Logoa aukeratu / elige el logo

16 02 2012

Urteurrena dela eta, Hariztik irudia zaharberritzea erabaki du, eta horretarako zuen laguntza behar dugu. Zein nahiago duzu?

Harizti ha decidido cambiar de imagen y para eso necesitamos vuestra ayuda, ¿cuál os gusta más?

Logo 1

Logo 2





Entseguen ordutegi berria

23 12 2009

Larunbateko bileran adostutako entseguak:

  • Hileko azken larunbatak: arratsaldeko 5etan Lagunaken. Lehenengoa urtarrilaren 30.
  • Bi asteazken hilero: arratsaldeko 8etan Sahatsen. lehenengoa urtarrilaren 20.

Aldaketak egin daitezke, beraz, hauetara joateko aukerarik ez baduzu abisatu eta ahal den neurria entseguak moldatuko dira.





Olentzero

9 12 2009

Ya son gabonas y otro año más toca juntarse para comer y dar un pokiko de asko!

l@s animad@s, dejar un comentario con vuestro nombre, ok?? si no, ya sabeis a kien avisar y a kien mardar mail!





BARAÑAIN BIZI BATEN ALDE

12 11 2009

Ikasturte hasierarekin batera eta udal kudeaketa
txarraren aurrean, Barañaingo gazte kolektiboak,
kolektibo sozialak zein kulturalak kalera ateratzearen
beharra ikusi dugu.
Orain, Barañaingo kolektiboak kalean entsaiatzen
gaude, edo diru-laguntzarik gabe, edo desalojatuak
izatearen mehatxupean, edo argirik eta urik ez duen
eskainitako etxabe batean, edo alokatutako lokal
batean… eta gainera Kultur Etxeko gela bat erabiltzeko
edo Udaletxeko erabilera anitzeko aretoa erabiltzeko
dirua ordaintzera behartuak. Aurrekontuetan egondako
murrizketak Barañaingo herri jarduera kultural zein
sozialak zailtzen ditu. Hitzarmen Zibikoa delakoa ez
aipatzearren.
ORAIN, aurretik hitzartutako lokalen berme eza eta
desalojo mehatxuak ditugu. Kolektiboentzako lokalak
NAHI DITUGU.
ORAIN, etekin ekonomikoa soilik baloratzen duen
udala dugu, Kultur Etxea diru iturri gisa erabiltzen
duena, bere aretoak erabiltzeagatik kobratzen duena.
Zertarako ordaintzen ditugu zergak? Herritarren
beharrak aseko dituen Kultur Etxea NAHI DUGU.
ORAIN, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kudeatu
dezakeen auditorio bat dugu, zeinak langile kopurua
nabarmenki murriztua ikusi duen eta udal diru-laguntza
%45an gutxitua duena. Barañainentzako kalitatezko
auditorio bat NAHI DUGU, herritik kudeatuta egongo
dena.
ORAIN, guraso elkarteei diru-laguntzak murriztu
zaizkie. Euren jarduerak inongo eragozpenik gabe
garatu ditzaten NAHI DUGU.
ORAIN, nahikoa langile ez dituen eta gabezi handiak
dituen haur eskola dugu. Kalitatezko haur eskola NAHI
DUGU…
Udaletxeak ez digu ematen jaso nahiko genukeen
babesa, baina kalea dugu, eta oso argi daukagu
Barañain bizi bat nahi dugula. Honengatik guztiagatik
2009ko azaroaren 13rako, arratsaldeko 17:00tatik
aurrera antolatu ditugun ekimen guztietan parte
hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Al inicio del nuevo curso los colectivos juveniles,
culturales y sociales de Barañain nos vemos en la
necesidad de salir a la calle ante la mala gestión
municipal.
Los colectivos del pueblo estamos o ensayando en
la calle, o sin subvención, o amenazados con ser
desalojados, o con una bajera cedida sin agua ni luz,
o con un local alquilado… y encima todos obligados
a pagar por utilizar salas de la casa de Cultura y la
Sala de usos múltiples del Ayuntamiento. Los recortes
presupuestarios dificultan la actividad cultural, social
y popular de nuestro pueblo. Por no hablar del Pacto
Cívico.
AHORA tenemos promesas de reparto de locales
incumplidas y amenazas de desalojo. QUEREMOS
locales para colectivos.
AHORA tenemos un Ayuntamiento que solo valora el
rendimiento económico, que usa la casa de cultura
con afán recaudatorio, que cobra por usar sus salas,
¿para qué pagamos impuestos? QUEREMOS una
casa de cultura que cubra las necesidades de sus
ciudadanos.
AHORA tenemos un auditorio que puede ser
gestionado por la Orquesta Sinfónica de Navarra, al
que se le ha reducido notablemente su plantilla y la
subvención municipal en un 45%. QUEREMOS un
Auditorio de calidad para Barañain y gestionado desde
el propio municipio.
AHORA tenemos recortes de subvenciones a las
APYMAS. QUEREMOS que puedan realizar sus
actividades sin impedimentos.
AHORA tenemos una escuela infantil con carencias
y personal insuficiente. QUEREMOS una escuela
infantil de calidad…….
No tenemos el apoyo que nos gustaría por parte del
Ayuntamiento, pero tenemos la calle, y tenemos muy
claro que queremos tener un Barañain vivo. Por eso
os invitamos a todas y a todos a participar en los actos
programados para el día 13 de noviembre de 2009,
a partir de las 17.00 horas





Lurra ikusgarria eskainiko du Harizti Dantza Taldeak

5 11 2009

Harizti Barañaingo Dantza Taldeak 20. urteurrena ospatuko du dantzen ikusgarri batekin. Lurra, airea, ura, sua ikusgarriak historian zehar Hariztin egon diren dantzari guztiak bilduko ditu. Lurra, airea, ura, sua ikusgarria emango da Barañain Auditorioan. Ikusgarri hori Harizti dantza taldeak antolatu du haren 20 urteak ospatzeko.

Aurten eskaini dituzten hiru ikusgarrietatik azkena izango da eta bertan bilduko dira dantza taldean egon diren dantzari guztiak, 1987an taldea sortu zenez geroztik. Parte hartuko dute ere Lagunak dantza talde ohiko kideek. Talde hura 1977an sortu eta gaur egungo Hariztiren aurrekaria izan zen.

Lurra, Airea, Ura eta Sua

Ikusgarriak lau zati ditu eta horietako bakoitza naturako elementu batean dago oinarriturik. Lurran bilduko dituzte plazako dantzak edo dantzarik herrikoienak, hala nola, Iribasko ingurutxoa edo esku-dantza. Airea dantza arin eta airosoek ordezkatuko dute, Zeruak eta Lurrak koreografiak eta fandangoak eta arin-arinak, hain zuzen ere. Ura itsasokoa izango da eta dantzatuko diren dantzak kostaldekoak, hots, Matelota eta Bateleren Zortzikoa. Azken zatian, Suak bilduko ditu dantzarik indartsuenak eta koloretsuenak, Otsagabiako makil-dantzak, Zuberoako maskarada eta Baxe Nafarroako polkak.

Lau zati horien bitarteetan antzerki bat egongo da. Ehun dantzari inguruk hartuko dute parte. Ikusgarriak ordu bete inguru iraungo du. Lurra, airea, ura, sua ikusgarri horrekin, Harizti dantza taldeak agur esango dio haren 20. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldiei. Sarrerak salgai daude Barañain Auditorioan bost euroren truke.

dantzan.com





Actuación 6 de Julio, San Fermin

3 11 2009

6_julio

polka2 polka salida

El 6 de julio de 2009, Harizti contó con la participación de Baldorba Dantza Taldea.





Gabon!

8 03 2009

Gaurko bileran entsailuen ordutegiak finkatu dira: astelehenak 19:00-tan eta ostiralak 18:30-tan Sahatsen. Blogaren helburua ez-joateak kontrolatzea da, beraz, entsailu batera ezin bagara joan hemendik abisatuko dugu,ok?

En la reunión de hoy se han fijado los dias de ensayo:los lunes a las 19:00 y las viernes a las 18:30 en los Sauces. El objetivo del blog es avisar si no podemos ir a ensayar, asiq…








Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.