Lurra ikusgarria eskainiko du Harizti Dantza Taldeak

5 11 2009

Harizti Barañaingo Dantza Taldeak 20. urteurrena ospatuko du dantzen ikusgarri batekin. Lurra, airea, ura, sua ikusgarriak historian zehar Hariztin egon diren dantzari guztiak bilduko ditu. Lurra, airea, ura, sua ikusgarria emango da Barañain Auditorioan. Ikusgarri hori Harizti dantza taldeak antolatu du haren 20 urteak ospatzeko.

Aurten eskaini dituzten hiru ikusgarrietatik azkena izango da eta bertan bilduko dira dantza taldean egon diren dantzari guztiak, 1987an taldea sortu zenez geroztik. Parte hartuko dute ere Lagunak dantza talde ohiko kideek. Talde hura 1977an sortu eta gaur egungo Hariztiren aurrekaria izan zen.

Lurra, Airea, Ura eta Sua

Ikusgarriak lau zati ditu eta horietako bakoitza naturako elementu batean dago oinarriturik. Lurran bilduko dituzte plazako dantzak edo dantzarik herrikoienak, hala nola, Iribasko ingurutxoa edo esku-dantza. Airea dantza arin eta airosoek ordezkatuko dute, Zeruak eta Lurrak koreografiak eta fandangoak eta arin-arinak, hain zuzen ere. Ura itsasokoa izango da eta dantzatuko diren dantzak kostaldekoak, hots, Matelota eta Bateleren Zortzikoa. Azken zatian, Suak bilduko ditu dantzarik indartsuenak eta koloretsuenak, Otsagabiako makil-dantzak, Zuberoako maskarada eta Baxe Nafarroako polkak.

Lau zati horien bitarteetan antzerki bat egongo da. Ehun dantzari inguruk hartuko dute parte. Ikusgarriak ordu bete inguru iraungo du. Lurra, airea, ura, sua ikusgarri horrekin, Harizti dantza taldeak agur esango dio haren 20. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldiei. Sarrerak salgai daude Barañain Auditorioan bost euroren truke.

dantzan.com


Acciones

Information

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: